Get your own free workspace
View
 

BIGARREN ATALA

Page history last edited by PBworks 4 years, 1 month ago

hasiera

 

 

 

GALDETEGIA

 

1.- Noren teorian oinarritzen da arrazoibide logikoaren garapena?

a) Ausubelen teorian

b) Vigotskyren teorian

c) Piageten teorian

d) Fruden teorian

 

2.- Zer da dedukzioa?

a) orokorretik zehatzera doan arrazonamendu mota

b) zehatzetik orokorrera doan arrazonamendu mota

c) pentsamendu logikoaren atal bat

d) a eta c zuzenak dira

3.- Sei hilabetekin...

a) haurrak bakarrik mugitzen diren objektuak begiratuko ditu

b) bere ikusmen esparrutik kanpo dauden objektuak ez ditu begiratuko

c) objektu bat mugitzen ikusten duenean, begiradarekin ibilbidea jarraituko du

d) haurrak erdi izkutua dagoen objektua bilatuko du

 

 

4.- Noiz ematen dira intententzionalitatearen garapenaren oinarriak?

a) erreflexu aldian

b) lehenengo mailako erreakzio zirkularren aldian

c) bigarren mailako eskemen koordinazio aldian

d) operazio aurreko aldian

 

5.- Pentsamendu transduktiboa eta intuitiboa...

a) pentsamendu prelogikoaren barnean sartzen dira

b) pentsamendu logiko aurreratuaren barnean sartzen dira

c) operazio aurreko aldiaren barnean sartzen dira

d) a eta c zuzenak dira

 

6.- Zer dira inbarianteak?

a) dedukzioaren barruan sartzen diren pentsamenduak

b) aldatzen ez diren errepresentazioak

c) aurrekontzeptuen sinonimo dira

d) ez dago erantzun zuzenik

 

7.- Zeintzuk dira, operazio aurreko aldiaren barnean, adimenaren oinarriak?

a) barne eskemak eta sinboloak

b) egozentrismoa

c) lengoaiaren garapena

d) inbarianteak

 

8.- Aukeratu zuzena den esaldia

a) aurrekontzeptuak, pentsamendu partikular eta abstraktuaren artean daude

b) esperimentazio fasearen ondorioz, eskemetan bariazioak emango dira

c) 18-24 hilabetekin, funtzio sinbolikoa agertzen da

d) guztiak dira zuzenak

 

9.- Imitazio geroratua zera da:

a) ekintza bat egin, eta momentu horretan egiten dena

b) eredua aurrean dagoenean egiten dena

c) eredua aurrean ez egon arren egiten dena

d) baina zer da hori?

 

10.- Zertarako egiten dituzte umeek bariazioak eskemetan?

a) helburu eta asmoak betetzeko

b) emaitzak ikusteko

c) inguruaren ezagutza handitzeko

d) b eta c zuzenak dira

 

11.- Noiz bereganatzen du umeak objektuaren iraunkortasunaren kontzeptua?

a) erreflexu aldian

b) lehenengo mailako erreakzio zirkularen aldian

c) bigarren mailako eskemen korrdinazioaren aldian

d) barne errepresentazioaren hastapenaren aldian

 

12.- Noiz agertzen da pentsamendu logikoa?

a) 3 urtekin

b) 5 urtekin

c) 6 urtekin

d) 7 urtekin

 

13.- Zer esan nahi du pentsamendua transduktiboa dela?

a) datuak ez direla era logiko batean jasotzen

b) aurrekontzeptuetan oinarritzen dela

c) pertzepzioak pentsamedua baldintzatzen duela

d) a eta b zuzenak dira

 

 

14.- Funtzio sinbolikoa agertzeari esker...

a) begi bistan dauden objektuak irudika ditzake umeak

b) barne errepresentazioak egitea posible da

c) pentsamendua eta lengoaia lantzen dira

d) guztiak zuzenak dira

 

15.- Pentsamendua ez logikoa izateak, ondorengoan du eragina:

a) objektuaren iraunkortasunean

b) transformazioak ulertzerakoan

c) inbarianteetan

d) dedukzioan

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

MAPA

ikus ezazu nire mapa

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.